Actualidad

Noticias de ingeteam

5 INGEBER-en horniketa lana Bruselako metrorako

15/07/2014
Bruselako Herrien arteko Garraio Elkartearen Bruselako Metroak  Ingeteam aukeratu du energia berreskuratzeko bost sistemaren horniketa lana egin diezaion. Sistema honek  beste jarduera batzuekin batera, Energia faktura murrizteaz gain, CO2ren isurketa %40an murrizten lagunduko du hemendik 2030era bitartean. Metroak bazuen jada Ingeteamen hauetako sistema bat, eta emaitzak egiaztatu ondoren, instalazio hauek zabaltzearen alde egin dute.

Bruselako metroa dugu Europako modernoetakoa 1976an jarri baitzen abian. Zazpi linea, 69 geltoki, eta 130 bidaiaritik gora dauzka urtero.

Ingeteam-en Trakzio Sailaren lau urteko ikerketaren ondoren, balaztatze erregeneratiboak sortutako energia zinetikoa energia elektriko bihurtu eta elektrizitate sarera bihurtzeko sistema garatu zuen enpre-sak. Aldiriko tren, tranbia edo metroetarako oso egokia den sistema dugu hau, zeren, garraio mota hauek egiten dituzten geldialdi askotan galdutako energia berreskuratzea lortzen baitu Ingeber-ek.

Egun, hauetako bost sistema daude ezarrita Bilboko Metroan, beste hiru Bielefeld-en (Alemania) eta beste bat Malagan, ADIF-entzako. Bilboko metroan sistema hauen bitartez berreskuratutako energia guztiaren %30a bertan berrerabiltzen da eta %60 bat sarera doa. T-knologia honi esker, urtean 1.500 familiek egiten duten kontsumoari dagokiona bihurtzen du metroak sarera. Malagako proiektuari dago-kionean, Ingeber-ek urteko 1 milioi kWh berreskuratzea lortu du eta Bielefeld-en berriz, urteko 650.000 kWh  lehenengo urtean.

Tipo: Noticia

Share: